Badator Euskaraldia 2020!

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2020ko urr. 23a, 13:50
Badator, badator... Euskaraldia 2020! Bai, lagunok! Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo ariketa soziala martxan jarri eta euskara kanpora ateratzeko, baita barrura sartzeko ere! Kanpora, kalera, plazara, parkera, mendira, edonora! Barrura, etxera, lanera, dendara, ikuskizunetara, denera! 2020 urte bitxia izan dugu, besterik ez esatearren, eta euskarak ere hainbat oztopo eta zailtasun izan ditu egoera berrian. Etxealdian bertan hasi ginen bultzaka eta sakatzen, aurtengo @euskaraldiak aurrera jarrai zezan. Eta heldu da! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra biziko dugu ariketa sozial arrakastatsua bigarrenez! Norbanako prest gaude #belarriprest eta #ahobizi izateko! Erakundeak ere prest gaude, edonon, gure artean, euskarak bere lekua izan dezan #ariguneetan! Gogoratzen dituzue rol bakoitzak zituen ezaugarriak? Eman duzue izena bata ala bestea izateko? Badakizue zuen herri, lantoki edota inguruotan non dituzuen #ariguneak? Zeren zain zaudete? Hementxe duzue informazio hori guztia argituko dizuen web orria, eta bide batez, nola ez IZENA EMATEKO lotura!! Denon artean bultzaka, euskaraldia 2020 mundiala izango da! Animo gehiago behar duzuela?? Hara bideo ofiziala! https://youtu.be/KzYyU7RPjLQ Egin dezagun euskaraz "GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN" !!! https://euskaraldia.eus/

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!