2018/05/18 18:00

Andragunea | Durango

AZERI DANTZA

18:00
Durangoko Andraguneko irakurle taldearen ikasturteari MILA SALTERAIN taldekidearen liburuaren aurkezpenarekin emango diogu amaiera. Saio IREKIA izango da. Mila Salterainen nobela honen ardatza XV. eta XVI. mendeetan Nafarroako erresuma astindu zuten gertakizun historikoek kolpatutako pertsonaiak dira. Mila Salterainek Erdi Arora garamatza Inkisizioak jazarri eta erre zituen Durangoko ustezko heretikoen ibilera eta urratsen atzetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa