Agur eta ohore

Erabiltzailearen aurpegia

Orain dela 81 urte, gaurlako egun batez, apirilaren 29an, Osaba Pedro Uriguen, Otxandiano batailoiko gudaria, faxistek hil egin zuten Mendatako Marmiz auzoan.

Agurrik gabe joan zen 25 urteko gaztea. Zornotzako (orduan Etxano) Boroa auzoan jaio zen Pedro Uriguen Perea eta Otxandiano batailoiko gudaria izan zen. Hala berresten da 1936. Gerra Zibila Euskal Herrian VIII liburukiaren 381. orrian, Euzko Gudarosteko kideen zerrendan.
 
Jaso ditugun datuen arabera, osaba Pedro Bergarako frontetik ihes zihoala hegazkin metrailak zaurituta babes hartu zuen Mendatako Marmiz auzoko Goiti 22 baserrian ondoan. Banda nazionalak aurrera egin eta Mendatara iristean, Pedro zauriturik egonik,  ezin izan zuen ihes egin eta bertan erail zuten.
 
Goiti baserriaren atzekaldeko landan ehortzi zuten bertakoek. “Gora Euskadi Askatuta” izan ei ziren Pedroren azken berbak. Agur eta ohore osaba Pedro.