2018/02/10 12:30

Tarajal gogoan

Tarajal gogoan
Andra Mariko elizpea, Durango
Ceutako Tarajal hondartzan sarraskia gertatu zenetik 4 urte pasa dira. Otsaileko goiz hartan, 200dik gora migratzaile Tarajal hondartzara heltzen saiatu ziren, baina migratzaileak uretan zeudela, Guardia Zibilak gomazko pilotak eta istiluen aurkako hainbat material jaurtitzen hasi ziren. Ondorioz, iturri ofizialen arabera, 14 pertsona hil ziren, nahiz eta, iturri ez ofizialek hildakoak 80tik gora direla adierazi. Gaur egun, gertakari hauen arduradunak zigor gabe jarraitzen dute. Izan ere, urtarrilaren 26an, epaile batek berriro kausa artxibatu egin du. Sarraskia oroituko dugu zapatuan Durangon. "Ezin dogu ahaztu, eta ez ditugu ahaztu gura"