anboto.org

Poesia saio musikatua

Erabiltzailearen aurpegia
Literatura saioak prest ditugu Durangoko Andragunean. Euskarazko Irakurketa Taldearen 4. edizioari POESIA EMANALDI MUSIKATU batez emango diogu hasiera.

 

Azaroaren 17an  izango da hitzordua, arratsaldeko 7etan Andragunean.  Leire Bilbao, Arrate Mardaras eta Kristina Mardarasen poemak entzuteko aukera izango dugu. Eunate Zarrabeitia eta Aitor Astigarraga musikariek ere euren aletxoa jarri dute. Dana Moyak berriz, Leire eta Arrateren zenbait poema kantatuko ditu.

Irakurketa taldearen helburua Euskal literaturara hurbildu eta literaturaz gozatzea denez, poesia saio honekin motorrak berotu ondoren, irakurtzeari ere ekingo diogu.  Hilean liburu bat irakurri eta bertan aurkitu dugunaz hitz egiten, solas egiten jardungo dugu.

Horretaz gain egileak edo sortzaileak zuzenean ezagutzea ere ahalbideratu gura dugu. Edizio honetan Kattalin Miner, Arantza Urretabizkaia eta Mila Salterain idazleak izango ditugu eurek idatzitako liburuez hitz egiten.

Poesia saioa lez, idazleek parte hartuko duten saioak ere irekiak izango dira, hau da, irakurketa taldean izena eman dutenentzat, zein interesa duten zale guztientzat ateak zabalik egongo dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa