Platillu soñua

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2016ko urr. 13a, 10:25

Aurreko urteetan lez, Durangoko Dantzariok 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatuko dogu Udaletxe Plazan.

Alexander von Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarrak 1801. urtean Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribaketei jarraituz egindako berreskurapena. Horrez gain Agintariena, Banangoa, Binangoa eta Txontxongiloa dantzatuko ditugu. Saioa amaitzeko berriz, Erregelak, hauek ere Alexander von Humboldten deskribaketa kontuan izanik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!