Zornotzak ere erabaki nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Zornotza 2017ko mai. 11a, 15:24

Milaka herritarrek hartu zuten parte Gure Esku Dagok maiatzaren 7rako Euskal Herriko hainbat herritan deitu zuen galdeketan. Zornotzan, bozkatzeko adinean (16 urtetik gora) diren herritarren ia %23k parte hartu zuen, eta baiezko argia eman zioten egindako galderari: “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?”. 3.637 botoetatik 3.541 baiezkoak izan ziren, 68 ezezkoak, 12 baliogabeak eta 16, zuriak.

Egun osoan Zornotzako kaleetan giro alaia nagusitu zen eguraldi bikainari eta hainbat musika eta dantza talderi esker, baita tabernariek pintxo-potea eskaini zutelako ere. Galdeketa erabateko normaltasunez eta inolako arazorik gabe garatu zen, goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 8ak arte.

Bozketaren emaitza aurkeztu zen ekitaldian antolatzaileek beren esker ona adierazi zieten egun eder hau aurrera ateratzen lagundu zuten bolondres guztiei, galdeketa finantzatzeko diru edo opari bidez ekarpena egin zuten enpresa, taberna eta dendariei eta, noski, botoa ematera hurbildu ziren herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!