Bizkaiko Foru Aldundiak CNT sindikatuaren askatasun sindikala urratzen du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2019ko mai. 31a, 15:51

  • Foru Aldundiaren hitzetan, sail sindikala ez dago osatuta. "Sindikatuak egindako erreklamazioei erantzunik ez emateko eta eskubideak galarazteko" hartu du erabaki hori, CNTren iritziz
  • Suhiltzaile Zerbitzuko Buruzagitzak sindikatuko delegatuaren bilera eskubidea urratu du, asanbladara joaten galaraziz; CNT beste sindikatuekin deitzaileen artean dago

Sail sindikala eratu zenetik, Foru Aldundiak denbora guztian honen existentzia ukatu du, ordezkari sindikalari zilegitasuna kenduz, esanez "CNTko sail sindikalak  ez du inolako zilegitasunik Foru Aldundian eta IFASen jarduteko".

Foru Aldundiak sail sindikalaren ukapen honek prestakuntza sindikala eta Lan Arriskuetako Prebentzio prestakuntza galarazteko erabili du; jardunaldietara joatea ukatu dio, aparteko orduen ordainketa ez dio egin, dagozkion lan funtzioen esleipena ukatu dio, eta abar luze bat. Guzti hori nahiz eta Lan Hitzarmen Kolektiboak aitortutako eskubideak izan, bai sail sindikaleko ordezkari gisa izateagatik, baita administrazioko enplegatua izateagatik.

Beste kasu batzuetan, lan-arriskuen ebaluatzeko eskabideen aurrean ez da erantzunik eman.

Era berean, 2018ko M8 greba egunean, Aldundiak CNTk egindako 24 orduko deialdia alboratu zuen, "Foru Aldundian jarduten ez duen sindikatua" zela esanez.

Astelehenean, hilak 27, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen kolektiboak Asanblada Orokorra deitu zuen. Gure ordezkariak berriro ere, bere bilera eskubidea urratua izan du. Bere ordutegiaren barruan batzarrera joateko baimena ukatu dio Foru Aldundiak, Aldundiaren zerbitzura dauden langile guztiek duten eskubidea dena. Asanblada Orokorrak Foru Aldundian dauden sindikatu guztiak bertan egotea eskatzen zuen; gainera, CNT parte hartu zuen asanbladaren antolakuntzan.

CNTk Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera antisindikal guztiak berehala etetea eskatzen du.

Argazkia: Ecuador Etxea

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!