Abraham Guillén, ekonomista libertarioa

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko abu. 6a, 15:42
  • Abuztu honetan lan oparo duen ekonomista libertario honen heriotzaren 25 urte betetzen dira.
  • Kapitalismo, Estatua eta sozialismo autoritarioari kritika eta autogestioa beren lanaren gakoak dira.

Orain dela 25 urte CNTren militante eta ekonomista libertarioa zen Abraham Guillén Sanz hil zen. 1913an Guadalajaran jaioa, gaztea zela Gazte Libertarioen Iberiar Federazioan murgildu zen, CNT eta Iberiar Federazio Anarkistaren kidea ere izanik. Gerra Zibilean, 14 dibisioan komisarioa izan zen, Cipriano Mera beren komandante izanik. Gerra bukatzerakoan heriotza zigorra ezarri zioten, baina 20 urtetako espetxe zigorragatik kommutatu zioten. Bi aldiz gartzelatik ihes egin zuen: lehenengoaren ostean, 1942an, CNTren Komite Nazionalean lan egin zuen, beren atxiloketa arte; bigarrenean (1945), Frantziara ihes egin zuen ijito libertario batzuei esker.

Latindar Amerikan ekonomista eta irakasle bezala jardun zuen, 1948an heldu baitzen. Ekonomian lizentziatua, Buenos Aireseko Zuzenbide eta Gizarte Zientzieatko Fakultatea irakaslea izan zen, Uruguayko Lanaren Unibertsitatean aholkularia, autogestioa eta kooperatiben garapenean aditua Lanaren Nazioarteko Erakundean (OIT). Franko hil ostean Espainiara bueltatzen da, hizlari moduan nabarmenduz. Hiri gerrillaren teoriko handia, Latindar Amerikan beren planteamenduak praktika handia izan zuten (Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros Uruguain, Uturuncos Argentinan, beste batzuen artean).

50 liburu baino gehiago idatzi zituen. Hiri gerrillan, nazioarteko ekonomian, enpresa trasnazionalen botere eta ezarpena, ekonomia autogestionarioan, Espainiako gerra eta sobietar komunismoaren degenerazioa izan ziren landutako gai garrantzitsuenak. Beren azken liburuen artean, Anselmo Lorenzo Fundazioak argitaratutakoak, hauek aurki ditzakegu: Economía libertaria, alternativa para un mundo en crisis (1988), Economía autogestionaria. Las bases del desarrollo económico de la sociedad libertaria, (1990), Socialismo Libertario. Ni capitalismo de monopolios ni comunismo de estado (1990). Lan hauek sistema ekonomikoaren analisian eta langileen eta langileentzako den ekonomia bat osatzeko proposamen libertarioetan inflexio puntu bat suposatu dute. Ekonomia alternatiba bat osatzeko ezinbesteko lanak.

Informazio gehiago ICEAren web orrian aurki daiteke.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!