Ana Usabiagak, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek Glasgown jokatuko den Europa txapelketan parte hartuko dute

  Kirolak  Durangaldea

Ana Usabiagak, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek Glasgown jokatuko den Europa txapelketan parte hartuko dute

Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiaga, Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Glasgown (Eskozia) jokatuko den Europa txapelketan izango dira.

Aitor Ajuria otxandiarrak Comapedrosako lasterketa irabazi du eta Azkorbebeitia bederatzigarren sailkatu da

  Kirolak  Durangaldea

Aitor Ajuria otxandiarrak Comapedrosako lasterketa irabazi du eta Azkorbebeitia bederatzigarren sailkatu da

Aitor Ajuriak Comapedrosa Skyrace mendi lasterketa irabazi du junior mailan. Kilian Jornet katalana nagusitu da proban eta Oihana Azkorbebeitia bederatzigarren sailkatu da nesketan.

Amaia Araiztegi pilotariak Holandan jokatuko den Europako Txapelketan parte hartuko du

  Kirolak  Durangaldea

Amaia Araiztegi pilotariak Holandan jokatuko den Europako Txapelketan parte hartuko du

C.I.J.B erakundeak antolatzen duen Europako txapelketaren 10. edizioa jokatuko dute Holandako Franeker hirian. Txapelketa abuztuaren 2tik 4ra jokatuko dute eta bertan 7 herrialdek parte hartuko dute. Euskal Selekzioak 13 jokalari eramango ditu txapelketa horretara, tartean, Amaia Araiztegi mallabiarra.

Oihana Azkorbebeitia zazpigarren sailkatu da Dolomyths Run mendi lasterketan

  Kirolak  Abadiño

Oihana Azkorbebeitia zazpigarren sailkatu da Dolomyths Run mendi lasterketan

Gaurko probaren ostean, seigarren jarri da Munduko Kopako sailkapen nagusian. Gaur Dolomyths Run mendiko lasterketa jokatu da Canazei herrian (Italia), Dolomitetan.

“Logroñesen jokalari oso onak daude; goian, igoerarako borrokan, egoteko proiektu bikaina dela uste dut ”

  Kirolak  Abadiño

“Logroñesen jokalari oso onak daude; goian, igoerarako borrokan, egoteko proiektu bikaina dela uste dut ”

Umetatik futboleko baloia bidelagun izan du Lander Olaetxeak (Abadiño, 1993). Azken urteotan, gainera, afizio zuena ogibide bihurtu du abadiñarrak. Aurki hasiko den denboraldi berrian Logroñes taldean arituko da futbolaria. Futbolean aritzeaz gain, Haur Hezkuntza ikasi du, Lehen Hekuntza ikasten dabil, eta umeekin lan egitea du amets Olaetxeak.

Iñaki Perez 'Ortzi'-k gidatuko du DRTko mutilen senior taldea datorren denboraldian

  Kirolak  Durango

Iñaki Perez 'Ortzi'-k gidatuko du DRTko mutilen senior taldea datorren denboraldian

'Ortzi' iazko denboraldian Getxoko entrenatzailea izan zen. 

Aitor Arabiourrutia abadiñarra Euskadiko azpitxapeldun

  Kirolak  Abadiño

Aitor Arabiourrutia abadiñarra Euskadiko azpitxapeldun

Abadiñoko Tronosolo trinketean Euskadiko eskuzbinakako elite txapelketa jokatu dute gaur. Ziarrusta-Esnaola bikotea Arabiourrutia-Gurutzealderen aurrean nagusitu da (26-40). Hasieran nahiko parekatuta aritu diren arren, Ziarrustak aldea markatu du. 

Victor Bereikua 'Elorrio' pilotaria hil da

  Kirolak  Elorrio

Victor Bereikua 'Elorrio' pilotaria hil da

Victor M. Bereikua Buntindui 'Elorrio Letxuga' aurrelaria Elorrion jaio zen, eta zesta-puntan 1969an profesionaletan debutatu zuen. 1971-1972an Ezkurdin jokatu eta gero, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 

“Errugbian maila honetara heltzeko, gauza asko sakrifikatu behar izan ditut”

  Kirolak  Durango

“Errugbian maila honetara heltzeko, gauza asko sakrifikatu behar izan ditut”

Espainiako selekzioagaz errugbi 7ko munduko txapelketako estreinaldia du gaur Uribarri Barrutieta Barrenetxeak (Durango, 1997). Fiji-ko selekzioa izango dute aurrez aurre. 21 urte besterik ez, eta errugbiaren elitean txoko bat egiten ari da durangar gaztea. Inork ez dio ezer erregalatu. Baloia besapean hartu, burua makurtu eta entseguaren bila abiadan doan jokalariaren determinazio bera erakutsi du bere ibilbidean, eta lan horren saria jasotzen ari da orain.

“Europako txapelketako 10.000 metroko proban bigarren eginda pisu handia kendu dut gainetik”

  Kirolak  Durango

“Europako txapelketako 10.000 metroko proban bigarren eginda pisu handia kendu dut gainetik”

Asier Aguirre (Bat Basque Team) Europako INAS Txapelketan lehiatzen ari da Parisen. 10.000 metroko proban, bere distantzian, zilarrezko domina irabazi du. Belauneko lesiotik erabat errekuperatuta dagoela dio.

Arabara, Gipuzkoara edo Errioxara joango dira, aurten, Master Kaiolako txapel preziatuak

  Kirolak  Zornotza

Arabara, Gipuzkoara edo Errioxara joango dira, aurten, Master Kaiolako txapel preziatuak

Zornotzan Master Kaiola lau t’erdiko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, 18:00etan. Iazko irudirik ez du utziko laugarren aldia beteko duen txapelketak, ez baitago bizkaitarrik tartean. 22 urtez azpiko finalean Arabara edo Gipuzkoara joango da txapela, eta gazteen mailan Errioxara edo Gipuzkoara.

Durango Kirol Taldeko beteranoek atletismoaren elitean jarraituko dute

  Kirolak  Durango

Durango Kirol Taldeko beteranoek atletismoaren elitean jarraituko dute

Espainiako Master Txapelketa 6. tokian amaituta Lehenengo Mailari eutsi diote.

Athleticeko fitxaketa Cristian Ganeak Ekana zentroan hasi du prestakuntza

  Kirolak  Durango

Athleticeko fitxaketa Cristian Ganeak Ekana zentroan hasi du prestakuntza

Aste bitan bezero berezia izan du Durangoko Ekana zentroak. Besteak beste, kirolarien prestakuntza fisikoa eta teknika lantzeko entrenamendu plangintza pertsonalizatuak eskaintzen dituen zentroa Cristian Ganea futbolariagaz lanean aritu da Athleticek aurredenboraldia hasi aurreko aste bietan.

Gisasola neba-arrebak onenen artean Bermeon

  Kirolak  Mallabia

Gisasola neba-arrebak onenen artean Bermeon

Astelehenean Bermeon jokatutako txapelketan Karmele eta Jon Gisasola onenak izan ziren ingude txapelketan eta harria jasotzen.

VAR sistema erabiliko dute Amorebieta eta Athletic lagunarteko partiduan

  Kirolak  Zornotza

VAR sistema erabiliko dute Amorebieta eta Athletic lagunarteko partiduan

Bihar, uztailaren 19an, 18:00etan, Amorebieta eta Athleticen arteko lagunarteko partidua jokatuko da, Zornotzako Urritxe futbol zelaian. Lagunarteko partidu horretan VAR sistema erabiliko dute. Lehen aldia izango da sistema hau Euskal Herrian erabiltzen dela.