Gaur 100 urte egin dituen Jesus Uriarte omendu dute

Anboto 2016ko ira. 12a, 13:24
Gaur eguerdiko omenaldia.

Atzo Izurtzako jaien barruan omendu zuten. Gaur, 100 urte egin dituen egunean, oroigarri bana jaso du Izurtzako Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta jubilatuen elkarteko ordezkarien partetik.

Izurtzako eliza aurrean hainbat izurtzar batu da Jesus Uriarteren 100. urteurrena ospatzeko. Lorea Muñoz Izurtzako alkateak eta Miren Irigoras jubilatuen elkarteko presidenteordeak oroigarri bana eman diote eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari Eneritz Odriozolaren partetik lore sorta bat jaso du. 100 urteak ospatzeko tarta bat izan da ekitaldian. Amaitzeko familia argazkia atera dute.

Jesus Uriartek bertatik bertara ezagutu zuen Gerra Zibila eta joan zen astean orduko gomutak kontatu zizkion Anbotori.

Jesus Uriarte eta Uxue Peña, Izurtzako edadetuena eta gazteena, argazki berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!