Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek irabazi du Sestaoko kanporaketa

Anboto 2016ko urr. 23a, 00:00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko bigarren kanporaketa irabazi du bertsolari iurretarrak. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du iurretarrak.

150 bertsozale elkartu dira Sestaoko musika eskolako aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko bigarren kanporaketan. Gaurko kanporaketako bertsolariak, hurrengoak izan dira: Arrate Illaro Etxebarria, Asier Galarza Garai, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Inazio Vidal Gurrutxaga, Josu Landeta Egurrola eta Peru Vidal Gurrutxaga. 447 puntugaz Eneko Abasolo ‘Abarkas’-ek irabazi du gaurko saioa, eta hori lortuta, finalaurrekoetarako txartela lortu du. Markina-Xemeingo finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 19an. Gaur kantatu duten beste bost bertsolariek puntuazioz sailkatzeko aukera edukiko dute. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ 447
  • Arrate Illaro Etxebarria 431
  • Peru Vidal Gurrutxaga 426
  • Asier Galartza Garai 411,5
  • Inazio Vidal Gurrutxaga 409
  • Josu Landeta Egurrola 406


Gaurkoan gai emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!