“ZEOS programaren bidez gure gazteen ongizate emozionala eta digitala hobetuko dituzten praktikak sustatu nahi ditugu”

Kurutziaga api 19, 09:30 Durango

Hezkuntza komunitatean teknologia digitalen erabileraren inguruan hainbat kezka piztu da azken urteetan. Ikasleek egiten duten pantailen erabilera –batez ere mugikorrarena– da ikastetxeko arduradunak eta familiak gehien arduratzen dituena. Gai hau lantzeko ikastolan sortutako GUK16 taldea erreferente da gure inguruan. Ildo horretan, Kurutziagak urrats bat gehiago emango du ZEOS programan parte hartuta. Ikasturte honetako hirugarren hiruhilabetean gauzatuko dute egitasmoa. Mari Luz Guenaga Kurutziagako presidente eta GUK16 taldeko kideak, Iñaki Valle DBHko elkarbizitza arduradunak eta Erika Lagoma GUK16 taldeko gurasoak programa honek suposatzen duen “aurrerapausoa” azpimarratu dute Kurutziagak bere komunikazio sarean kaleratutako elkarrizketa honetan.

Jaurlaritzak hiru familiari Elorrioko eskola publikoan matrikulatzea ukatu izana salatu du Guraso Elkarteak

Anboto api 12 Elorrio

"Hezkuntza Lege berriari ezezko borobila esaten diogu. Gertatu berri dena, bulego batean hartutako erabakia da eta berau, legearen ondorioetako bat da", azaldu du Elorrioko eskola publikoko Guraso Elkarteak prentsaurrekoan.