Elizaldeko igerilekuetarako abonua erosi daiteke

Anboto api 25, 10:45 Elorrio

Ekainaren 10ean hasi eta irailaren 8an amaituko da Elizaldeko igerilekuetako bainu-denboraldia, eta eskuragai daude dagoeneko abonuak; Elorrioko kiroldegian eskuratu daitezke. Abonatuek igerilekuetara gura duten egun guztietan joateko aukera izango dute -aforoa beteta ez dagoen bitartean-, eta gainera ez dute ilararik egin beharko, lehentasuna izango dute eta. 

Elkartasuna adierazi diete 2021eko udan San Josen atxiloturiko gazteei

Anboto api 25, 08:00 Elorrio

2021eko udan Elorrion atxilotu zituzten sei gazte epaitu dituzte apirilean zehar. Barikuan egin zuten elkarretaratzea Elorrioko plazan.