Zelaietako mugikortasunari buruzko herri galdeketa Abadiñon, maiatzaren 6tik 12ra

Maialen Zuazubiskar api 24, 11:50 Abadiño

Herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete Abadiñoko Udaletik. Botoa honako leku eta egunetan eman ahal izango dira: maiatzaren 6tik 10era Traña-Matienako eta Zelaietako udal bulegoetan eta Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, maiatzaren 11n Errota Kultur Etxean, eta hilaren 12an Txanportan. 

Ganadu eta artisau azoka egingo dute Boroan domekan

Anboto api 24, 11:26 Zornotza

Goizetik eta eguerdira arte ganadu eta nekazal postuen azoka egongo da, trikitilariek girotzen duten bitartean. Ardi mozketa eta harri jasotzaile gazteen erakusketak egingo dituzte, baita ere. 10:00etan hasiko da.