Baserriko hondakinak gaika batzeko egutegia kaleratu dute

Anboto api 16, 10:10 Durangaldea

Urkiola Landa Garapenak gaika batuko ditu hondakin zoosanitarioak, fitosanitarioak eta plastikoak. Azken hauek direla eta, kanpaina berezi bat egingo dute maiatzaren 13tik 17ra. Zerbitzua eskatu gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, Urkiola Landa Garapenean. Artileagaz ere, antzera. Uztailaren 8tik 9ra batuko dute.

Zaldibarko haurreskolan matrikulatzeko epea apirilaren 22an zabalduko da

Anboto api 16, 09:42 Zaldibar

Matrikulazio epea maiatzaren 10era arte egongo da irekita. 2023an eta 2024an jaiotako umeek izango dute zerbitzuan inskribatzeko aukera.