GARAIKO LANDETXEA

Deitu! 944 656 003 / 607 842 190

GARAIKO LANDETXEA
GARAIKO LANDETXEA San Migel , 10
48200 Garai
Tel.: 944 656 003 / 607 842 190
http://www.garaikolandetxea.com/ facebook
Durangaldeko Garai herrian kokaturiko landetxea nekazal gune batean dago, naturaz inguratua eta Urkiolako parke naturalera begira. Eliza ondoan kokaturik, jatorrizko harrizko etxearen egitura mantentzen du. Landetxearen diseinu tradizionalak berriztatzailearekin nahastuz giro atsegina du nagusi. Logeletako xarmak harrapatu egiten zaitu eta egongela eta jantokiko sutondoan, ingurunea edozein urtarotan leihoz inguraturiko gunean gozatzeko aukera eskeiniko dizu. Ingurune paregabean kokatua dago naturaren lasaitasunaz gozatzeko, oinez zein txirrinduaz ibilbideak egiteko aukera bikaina eskeiniz. Urkiolako parke naturalean mendi irteerak egin edo Bizkaiko kostara hurbiltzeko kokapen aproposa du, baita Bilbo edo Donosti hiriak bisitatzeko ere. Hotelaren ezaugarriak Logelak Zortzi logela bikoitz ditu, gaitasun urritua dutenentzat egokituriko gela barne . Bederatzigarren gela bat ere badu, Sabai izenekoa, erabilpen anitzeko gela bileretarako edo beste ekintza mota baterako moldatu daitekena. TB gela guztietan, Behatokia Jantokia eta egongela leihoz inguraturiko behatokian kokatuak daude, sutondoaren goxotasunean edozein urtarotan naturan murgiltzeko aukera emanez. Enpresa bilerak, koktelak eta ospakizun bereziak Lanerako zein ospakizun bereziak antolatzeko eskeintza anitza da.