MENDRAKA TXAKOLINA

https://https://anboto.org//gida/MendrakaTxakolina
MENDRAKA TXAKOLINA Mendraka auzoa 1
48230 Elorrio
Tel.: 94 682 00 00
http://mendraka.com/
MENDRAKA TXAKOLINA

Mendraka txakolina egiten da nagusiki Hondarribi zuri zerratua deritzon mahatsarekin, soilik Elorrioko mahastietan bildutakoarekin. Mahastien garaierak, hegoalderako norabideak eta eguzkialdi luzeak nortasun berezia ematen diote txakolin honi, Bizkaiko Txakolina jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzailearen baitan.

 

Mendraka txakolina (12% Vol) ardo txuri gaztea da, kolorez hori berdexka. Usaintzean bizia da, sarkorra eta oso freskoa. Bere lurrinetan aurki daitezke fruta zuriak (sagarra, madaria) zitrikoak eta lore zuriak. Dastatzean glizerikoa da, txakolinetan ohikoa den garraztasun puntuarekin. Irenstean uzten du ukitu mingots bat, Hondarribi zuri zerratu mahatsaren bereizgarria, eta freskotasuna.

Edateko tenperatura: 8º eta 10º artean.

Kaxa
Kaxa
Biltegia
Biltegia
Mahastia
Mahastia
Botila
Botila