Elorrioko Txintxirri Ikastolak elikadura osasungarriago baten alde apustu egiten jarraitzen du

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 25a, 10:08

Elorrioko Zenita auzoan egindako Belaze jogurta jaten hasi dira Elorrioko Txintxirri Ikastolako ikasleak. 

Elikadura osasungarri baten alde egin, bertako produktuei lehentasuna eman eta herriko ekonomia sustatu asmoz lanean jarraitzen du Elorrioko Txintxirri Ikastolak. Bide horretan, urrats berri bat eman eta Elorrioko Zenita auzoan egindako Belaze jogurta jaten hasi dira ikastolako ikasleak. "Kalitatean alde handia nabaritu dute ikasleek Belazeko jogurta probatu dutenean", adierazi du Nora Aizpitarte Ikastola kooperatibako lehendakariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!