48 orduko greba egingo dute Elorrioko Wiside Telecom enpresako langileek

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 10a, 21:29
Maiatzaren 2ko elkarretaratzeko argazkia

Martxoaz geroztik Elorrioko Wiside Telecom enpresako langileak lanuzteak egiten dabiltza lan baldintza duin baten alde. Eroskirentzat lan egiten duen azpikontratako langilek lan baldintza “prekarioak” salatu zituzten, eta lau elkarretaratze eta 24 orduko greba bat egin ostean, bihar eta barikuan 24 orduko beste bi lanuzte egingo dituzte. 

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, bihar, Elorrioko Eroskiko zentralean 13:30ean egingo dute elkarretaratze bat, eta 18:00etan Abadiñoko Eroskiaren aurrean beste bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!