San Eloyko egoeraren aurrean, 'krisialdiko kabinetea' sortzea proposatu du Bilduk

Anboto 2013ko mai. 20a, 13:03
Herriko postontzietan bere aldizkaria banatu du Bilduk, eta San Eloy enpresaren inguruan daukan iritzia eman du bertan. Alderdi eta sindikatuekin \'krisialdiko kabinetea\' sortzea proposatu du. Likidazio epean dago enpresa, eta aste biko tartea dagoela ohartarazi du Bilduk, atzerakontua hasi dela

Herriko postontzietan bere aldizkaria banatu du Bilduk, eta San Eloy enpresaren inguruan daukan iritzia eman du bertan. Alderdi eta sindikatuekin \'krisialdiko kabinetea\' sortzea proposatu du. Likidazio epean dago enpresa, eta aste biko tartea dagoela ohartarazi du Bilduk, atzerakontua hasi dela.

 

Bilduk esan du ez duela gaia politizatu gura, baina erantzukizuna daukatela ohartuta, eskaintza egitea erabaki dutela. Koalizioko kideek uste dute indarrak batzea komeni dela, eta horregatik proposatu dute kabinete edo mahai berezi hori sortzea. Gogoratu dute kitapen-prozesuan dagoela San Eloy, eta enpresa horretako 140 behargin lan barik geratzeko arriskuan daudela -Abadiñoko Iketzen, talde bereko enpresan, beste 70 behargin geratu ahal dira kalean-. Herriko egoera ekonomikoan eragin handia izango du, beraz.

 

Bilduk beste aldarrikapen batzuk ere plazaratu ditu. Erregulazio espedientea baztertzea lehenik, eta inbertsore berriak agertzean, "alde sozialak behin-behineko negoziazioan parte hartzea bideratuko duen beste formula batekin ordezkatzea". Gerorako ere baldintza duinak lortu gura ditu Bilduk: "Balizko inbertsore horiek, ahalik eta lanpostu gehien eta gaur egungoen pareko baldintza duinetan mantentzeko konpromisoa har dezaten saiatzea". Gainera, Eusko Jaurlaritzari ere inplikazioa exijitu diote, enpresako akzioen %18 bere esku dagoela-eta.

 

Atzerakontua hasi dela ohartarazi du Bilduk: "Hamabost egun erlojuaren kontra negoziatzeko, ahalik eta duintasun handienaz lanpostuak salbatzen saiatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!