Bilduk alkatetza galdu dezake Elorrion

Anboto 2011ko mai. 25a, 18:42
Hainbat hedabidetan agertu denez PPk EAJren hautagaitza babestuko luke. Ana Otaduik dioenez, \"gure sei zinegotziek gure hautagaia bozkatuko dute; ez dakit besteek zer egingo duten\".

Hainbat hedabidetan agertu denez PPk EAJren hautagaitza babestuko luke. Ana Otaduik dioenez, “gure sei zinegotziek gure hautagaia bozkatuko dute; ez dakit besteek zer egingo duten”.

Ana Otadui EAJko hautagaiak euren hautagaitza aurkeztuko dutela baieztatu du: “Gure sei zinegotziek gure hautagaiaren alde bozkatuko dute”. PPko zinegotzi Carlos Garciak Otadui beraren hautagaitza babestuko duen komentarioei buruz zera dio: “Ez dakit besteek zer egingo duten, eurek hausnartu beharko dute. Ez dago PPgaz ezelango pakturik eta batzar formalik ere ez dugu egin Garcia zinegotziagaz”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!