Bilduk lortu du boto gehien eta zinegotzi kopuruz berdinketa eduki du EAJgaz

Anboto 2011ko mai. 22a, 19:59
Seina zinegotzi izango dituzte Bilduk eta EAJk. Bilduk 1.741 boto lortu ditu eta EAJk 1.505. Hamairugarren zinegotzia PPk lortu du, 276 botogaz.

Seina zinegotzi izango dituzte Bilduk eta EAJk. Bilduk 1.741 boto lortu ditu eta EAJk 1.505. Hamairugarren zinegotzia PPk lortu du, 276 botogaz.

236ko aldeagaz Bilduk lortu du boto gehien Elorrion. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, eta azken legegintzaldian baino zinegotzi bat gehiago izango du. Bi alderdiek seina zinegotzi lortu dituzte, eta PPk EAJri babesa eman ezean, Bilduk izango luke alkatetza Elorrion. Udalbatza osatuko duten elorriarrak hauek dira:

Bildutik: Idoia Buruaga Barcena, Xabier Orbegozo Berriolope, Maria Olga Albeniz Sasieta, Jaione Igartua Ugalde, Jon Ander Gracia Upategi eta Fernando Garcia Blanco.

EAJtik: Ana Otadui Biteri, Joseba Miren Mujika Sarasketa, Fernando Azkarate Ania, Maria Jesus Sarrionandia Areitio, Aitor Agirre Azkarate eta Miren Maite Peñakoba Etxebarria.

PPtik: Carlos David Garcia Fernandez.


 

\"\"

 


2011ko emaitzak

 

  Bildu EAJ PP PSE-EE Aralar Eskubi-EB Baliobakoak Zuriak Abst.
2011 1.741 1.505 276 223 199 161  40  44  %28,77

 

2007ko emaitzak

  EAE EAJ EHA PSE-EE PP EA Baliobakoak Zuriak Abst.
2007 1.672 1.245 477 373 249 93 29 31 % 30,8


 

2011ko emaitzak grafikoan

 \"\"

 

2007ko emaitzak grafikoan

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!