Ana Otadui, EAJren hautagai 2011ko hauteskundeetan

Anboto 2010ko mar. 4a, 17:20
Elorrioko uri buru batzarrak hartuko du azkeneko erabakia, martxoaren 16an burutuko den asanbladan.
2011ko udal hauteskundeei begirako prozesua hasita dauka EAJk Durangaldean. Joan zen astean Durangoko eta Abadiñoko proposamenen berri eman bazuten, asteon Elorrioko hautagaia nor izango den azaldu dute: Ana Otadui. Gaur egun zinegotzi kargua dauka Otaduik, eta legebiltzarrean ere lanean dihardu joan zen urtetik. \"Hauteskunde batzordea urritik dabil lanean, eta berak proposatu du nire izena\", azaldu digu Otaduik. Dena dela, Elorrioko uri buru batzarrak hartuko du azkeneko erabakia, martxoaren 16an burutuko den asanbladan. Alkatetza eskuratzeko helburuz, lanerako gogotsu azaldu da hautagai jeltzalea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!