Jon Andoni Goikoetxea Kulturaleko presidentea, Eneko Sagardoy aktorea, Oihane Azkonizaga L'Atelier dantza eskolako kidea, Irati Bereinkua Ibaizabal Eskubaloi Taldeko kidea, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak, Durangoko auzoetako kideak, Mugimendu feministako ordezkariak, eta, Extremadurako zein Andaluziako Zentroetako kideak ageri dira, besteak beste. Bideoa Durangoko Udalak egin du.
Sorginolako Ateneo proiektu literarioko kideek labean dute Berbaz aldizkariaren hirugarren alea. Durangaldeko hamazazpi artistaren lanei eman diete oihartzuna; horietariko batzuk elkarlanean sortu dira, gainera. Edizio berri honetan, gai nagusi bi jorratu dituzte: heriotza eta arte soziala. Edukia ez ezik, edizioa ere bereziki zaindu gura izan dute; Ainhoa Olasok egin du azala, eta Martin Loizate arduratu da maketazioaz. Martxoaren 14ra arte aurre salmenta egiten dabiltza, sare sozialen bitartez. Gero, ohiko bideetatik eskuratu ahalko da liburua.
Menuak
Durango Jatetxea
DENETARIKO ORRAZKERAK
Gure ikasleak Gure protagonistak
BIHOTZEZ