[BIDEOA] Saltsan: 30 urte kategoria goreneko produktuak eta zerbitzua eskaintzen

Ekaitz Herrera

Irudiak argi dio. Saltsan Katerin etxeko kideak ospakizunetan murgilduta daude. Otsailean 30 urte beteko dira Saltsan, Durangon eta eskualdean erreferentziazko katerin zerbitzua dena, sortu zutenetik. Hori bai, Iñaki Uribek eta Petri Estudillok argi utzi dute oraindik ere asko dutela herritarrei eskaintzeko.

Beti bezala, goi-mailako produktuak eta zerbitzuak eskainiko dituzte beste urte askoan. Gabon hauen atarian ere, berdin-berdin. Izan ketutako produktuak, artisau turroiak, txokolaterik finenak zein otzara bereziak. Eguberri hauetan ere, onena ipini gura dute Durangaldeko etxeetako mahai gainean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!