Espetxe politika salatzeko aldarria, gaur, Durangon

Sarek espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egingo du gaur. Herritarrak deitu dituzte, gaur, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Santa Ana plazan batzera. Igor Gonzalez Sola euskal presoa kartzelan hilda agertu dela salatuko dute.

Igor Gonzalez Sola euskal presoa hilda topatu zuten, atzo, Martuteneko kartzelan (Donostia). 2005ean atxilotu zuten Donostian. Atxiloaldian inkomunikaturik izan zuten eta torturatu egin zutela salatu zuen. Joan den martxoan bete zituen kondenaren hiru laurdenak. Hilabete gutxi zeramatzan Martuteneko espetxean. Aurrez, Espainiar estatuko beste hainbat kartzelatan egon zen kondena betetzen. Bilbokoa zen. 47 urte zituen.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.