Azokaren B aldea | Antton Izagirre, EHEko dendan txanda egiten

Azokaren B aldea | Antton Izagirre, EHEko dendan txanda egiten

Antton Izagirre iurretarra Euskal Herrian Euskarazeko kidea da. Durangoko Azokako egunetan, materiala saltzeko denda jarri du EHEk Goienkale 16an. Azokaren eragina herrira hedatzen den seinale.

Zein ekarpen egiten dio Durangoko Azokak zuen elkarteari?
Ekarpen ekonomikoaz gainera, guretzat plaza handia da Durangoko Azoka, gure mezua eta aldarrikapenak zabaltzeko gune aproposa.

Nola antolatzen zarete? Baduzue astirik Durangoko Azoka bisitatzeko?
Durangoko eta Iurretako kideok aurrelana egiten dugu, batez ere. Dendan izaten dugu txandaren bat edo beste ere, baina badugu astia Azokara joateko. Beste herrietatik datozen kideei, berriz, egun osoko plana geratzen zaie: txanda dutelako bisitatzen dute Azoka, edo alderantziz.