[BIDEOA] Jendetza Durangon, Maiatzaren Leheneko aldarrikapenetan

Anboto 2021ko mai. 1a, 15:18

Gaur Langileen Nazioarteko Eguna dela eta manifestazio jendetsua egin dute Durangoko kaleetan. 

LAB sindikatuak egin du manifestazio deialdia eta hainbat eragile atxikitu dira bertara. Tartean egon dira Ernai gazte antolakundea, Durangaldeko pentsiodunen mugimendua, Mugimendu feminista, AHT Gelditu! Elkarlana eta Euskal Herrian Euskaraz. Manifestazioak Andra Maritik irten du 12:30ean eta bertan bukatu da herriko kaleak zeharkatu eta gero. Bukaerako hitz-hartzean, “borrokan jarraitzeko beharra” azpimarratu du LAB sindikatuak, “osasun krisialdiaz gainera, krisi ekinomiko sozial, ekonomiko, ekologiko eta zaintzaren krisia ere badagoelako”. Bukaeran, euskal preso eta iheslariak izan dituzte gogoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!