Mikel Retegi nafarra nagusitu zen atzo Amorebieta Klasikoan

Mikel Retegi atzo Zornotzako helmugara heltzen (Argazkia:Lizarte/Oskar Matxin)

Lizarte taldeko txirrindulari gazteak taldeko lan ona erramatatu zuen azken esprintean.

Nafarroak dohai oneko txirrindulari gazteak dituela erakutsi zuen atzo Amorebieta Klasikoak. Lehenengo lau postuetatik hiru Lizarte taldeko ziklistentzat izan ziren. Eiser-Hirumet taldeko Imanol Alvarez seigarren tokian sailkatu zen.

Lasterketako lehenengo zatian eroriko bat baino gehiago izan zen erritmo biziaren ondorioz. Horregatik, 93 txirrindularik bakarrik amaitu zuten lasterketa, parte hartzaileen erdiak, hain zuzen. Autzaganerako azken igoeran erabaki zen lasterketa. Igor Arrietak (Lizarte) erasoa jo zuen eta Mikel Retegik eta Vicente Hernaizek (EOK) jarraitu zioten. Helmugarako esprintean Retegik Arrietaren laguntza izan zuen lasterketa irabazteko. Hernaiz bigarren tokian helmugaratu zen eta Arrieta hirugarren. 

Retegik taldeko lan ona goraipatu zuen. "Taldekide guztiek asko lagundu didate. Oso momentu onean nago, bizikleta gainean gozatu egiten dut eta hori lasterketetan islatzen da", adierazi zuen.

Eskualdeko taldeei dagokionez, Eiser-Hirumet taldeko Imanol Alvarezek seigarren tokian amaitu zuen irabazlearengandik lau segundora. Eiser-Hirumeten hurrengo hitzordua domekan izango da, Eibarko Balentziaga memorialean. Sare sozialetan gaur jakinarazi duenez, bost talde gonbidatuen artean dago, Cafés Baqué, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa, Eibar eta Grupo Eulen taldeekin batera. 

Erlazionatuak

2021ean ere ez da egingo Zornotzako Udaberri Klasikoa

Zornotza

Maila nagusiko lasterketa egingo ez den arren, kadete, jubenil eta 23 urtez azpiko lasterketak egingo direla jakitera eman du Amorebieta Txirrindul...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.