[ARGAZKI GALERIA] Durangaldeko Berbalagunen atsotitzen argazki lehiaketa

Ekaitz Herrera 2020ko api. 2a, 12:09

Konfinamendu egoera arintzeko borondateagaz, Durangaldeko Berbalagunek atsotitzen argazki lehiaketa antolatu du. Euskarazko esaera zahar bat aukeratu eta horri lotutako argazkia bidali behar da. Sare sozialetan zabaltzen ari diren atsotitz berritzaileekin ere parte hartu daiteke. 639400786 WhatsApp zenbakira edo durangaldea@aek.eus helbidera bidaliko behar dira argazkiak. Sarituak 4 pertsonentzako sarrerak eskuratuko ditu eskualdeko antzokiren batean egiten den euskarazko edozein emanalditarako. Apirilaren 20ra arteko epea dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!