Podemosek egoitza inauguratu du Durangon, jende ugariren babesagaz

Anboto 2018ko urt. 26a, 19:44

Podemos-Ahal Dugu alderdiak egoitza edukiko du gaurtik aurrera Durangaldean, Goienkalen. Herritar ugari batu dira inaugurazio ekitaldira.

Julian Riosek (Durangon Herriaren Eskubideko zinegotzi ere bada) pozez hunkituta egin du berba, negarra ezin eutsirik. Eskerrak eman dizkie bertaratutakoei eta baita Durangaldeko zirkulua sortu zenetik lanean ibili diren guztiei ere. Machadoren esaldi bategaz amaitu du hitzartzea: "Politika egin ezazue. Bestela, beste batzuek egingo dute zuen partez, eta seguruenik zuen aurka".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!