Oiz mendiko %16ko maldek erabakiko dute Espainiako Vueltako 17. etapa

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 13a, 12:50

Dagoeneko ofiziala da, irailaren 12an Espainiako Vuelta Oiz mendian bukatuko da.

Gaur egin dute Espainiako Vueltako aurkezpena eta irailaren 12an Getxon irtengo den 17. etapa, 166,4 kilometroren ostean, Oizen bukatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek. 

Durangaldean bukatuko den etapa sailkapen nagusirako erabakigarria izan daiteke, txirrindulariek %16ko maldak igo beharko baitituzte. Aurkezpenean jakitera eman dutenez, Oizera Mendatatik Bizkaiko Begiratokitik igoko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!