anboto.org

Berbalagun programa badator, euskara lagun giroan praktikatzeko eta bizitzeko

  Euskara  Durangaldea

Euskara ikasten dabiltzanentzako topaleku ederra eskaintzen du Berbalagun egitasmoak. Klaseetan ikasten dutena praktikatzeko bide bat da, eta jende berria ezagutzeko ere bai. Ikasleak eta euskaldun zaharrak taldean ibiltzen dira, solasaldietan eta aisialdiko ekintza dibertigarrietan. Beraz, edozeinek parte hartu dezake, eta izena emateko deia egin dute antolatzaileek.

Hizkuntza baten ikaskuntzan ezinbesteko atala da praktikarena. Euskara ikasleek zein aurrerantzean ikasi gura dutenek, elkarrizketaren beste aldean egongo diren euskaldun zaharrak behar dituzte, eta zubi hori egin gura dute Berbalagunegaz. Duela 17 urte Elorrion hasi zenetik, Durangaldean sendo errotu den programa da; iaz 200 lagun inguru batu ziren. Izena emateko bideak ugariak dira. AEKren euskaltegietan, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, udaletako euskara zerbitzuetan eta kultur etxeetan egingo dute inskripzioa. 639 400 786 telefonora deitzea eta durangaldea@aek.org helbidera idaztea ere badute interesdunek.

Mintzodromoa
Bestalde, programaren baitan, azaroaren 30ean Mintzodromoa egingo dute Plateruenean, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Berbalaguneko kideak zein herritarrak denak batera elkartzeko proposamena da, taldetan banatuta eta txandaka aldatzen joanda, lagun giroan euskara praktikatzeko.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa