Kataluniako prozesua

Eloy Salas: "Katalanek errepublikagaz aurrera egin dezakegula sinesten dugu"

Markel Onaindia 2017ko urr. 27a, 19:25

Kataluniako errepublikaren aldarrikapena Bartzelonan bertan bizitzen ari da Eloy Salas. Sants auzokoa da izatez, Atxondon bizi den arren. Oso pozik hartu du erabakia.

Bere auzoan giro lasaia eta poztasuna topatu ditu Salasek. Jendea errepublikaz erabakitzen hasteko gogoz dagoela dio. "Katalanek errepublikagaz aurrera egin dezakegula sinesten dugu". Bere ustez, herritarren jabekuntza izan da giltza. "Jendea jabetu egin da, eta gauzak aldatu ahal direla sinetsi du. Ea herritarren indar hori estatuko beste herrietara ere hedatzen den".

Aurrera begira zabaltzen den eszenatokiaz, gakoa jendearen erresistentzan egongo dela uste du Salasek. "Kalean topera egotea tokatuko zaigu, aurrera goazela erakusteko. Jendeak errepublikan bizi nahi badu, zaila egingo zaie geratzea, ezin dute dena militarizatu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!