Frantziako kartzeletara martxak egingo dituzte

Markel Onaindia 2017ko mai. 11a, 16:45

Euskal presoen aldeko Kalera Kalera dinamikak kartzeletara martxak antolatu ditu maiatzaren 20rako, eta Durangaldetik Frantziako Fleury eta Saint Maur espetxeetara joango dira. Parte hartzera deitu dute, euren ustez “herritarren esku” baitago presoen arazoa konpontzea.

Oharrean diotenez, ETAren armagabetzea “funtsezko mugarria” izan da, eta bakerako eta justiziarako, “iheslari eta preso politiko denen kaleratzea ezinbestekoa” dela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!