Euskotrenek laugarren zonaldetik atera ditu berriro Berriz eta Zaldibar

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 8a, 16:14
Pasadan urtean egindako protesta bateko irudia.

Berrizko eta Zaldibarko udalek prentsa ohar bateratu baten jakitera eman dutenez, Euskotrenek zonifikazio berria onartu, eta laugarren zonaldetik atera ditu Berriz eta Zaldibar.

Duela ia urtebete, Euskotrenek zonifikazio aldaketa egin zuen, Berriz eta Zaldibar laugarren zonaldetik bosgarrenera pasatuz. Horrek bi herrietako erabiltzaileei Durangaldeko gainontzeko herritarrek baino gehiago ordaindu behar izatea ekarri zien.  

Hala ere, bi herrietan egindako protestei eta udal biek jarritako erreklamazioei esker, Euskotrenek berriz ere laugarren zonaldera pasatu zituen bi herriak ekainean.

Baina, aste honetan, Berrizko eta Zaldibarko udalek jakitera eman dutenez, Euskotrenek ekainean hartutako behin behineko erabakiarekin bukatu eta zonifikazio berria onartu du, berriz ere, bi herriak bosgarren zonaldera pasatuz. “Oso haserre gaude. Alkate bioi esan ziguten komisio batera deituko zigutela, baina gure erreklamazioei kasurik egin gabe, tarifikazioa aldatu egin dute”, adierazi du Orland Isoirdek.

Bizkaibuseko tarifak
Horrez gain, Bizkaibuseko bidaietan ere Durangaldeko gainontzeko herritarrek baino gehiago ordaindu behar dutela jakitera eman dute.

Udal biek adierazi dutenez, asteon Bizkaiko Garrio Patzuergoagaz batuko dira, eta erabiltzaileentzako tarifa zuzenak lortzeko lan egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!