'Barik' txartela mugikorretik kargatu ahal da dagoeneko

Anboto 2016ko mar. 7a, 12:46

Bizkaiko garraioetan erabilgarria den 'Barik' txartela telefono mugikorretatik kargatu daiteke joan den astetik. Horrela, erabiltzaileek ez dute egoitza, banketxe edo denda batera joan beharrik edukiko.

Aplikazio berriagaz, garraio erabiltzaileei erraztasuna ematea da Bizkaiko Garraio Partzuergoaren helburua. Google PlayStoretik edo www.ctb.eus ataritik deskargatu daiteke aplikazioa, eta momentuz Android 4.0ko sistemetan erabili ahal da. Baina, arduradunen asmoa plataforma gehiagotara ahalik eta lasterren hedatzea da. Aplikazioa 740 erabiltzailek probatu dute lehenengo, esperientzia pilotu legez, sei hiletan zehar.

Ohiko kargatze-sistemek ere jarraituko dute martxan. Uneotan 1,3 milioi txartel daude martxan, eta Bizkaiko 800 gunetan egin daiteke kargatzeko ariketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!