Greba orokorrerako deia egin dute sindikatu eta eragile sozialek

Anboto 2013ko mai. 15a, 14:35
Eskualdeko greba komitea osatzen duten eragileek, hilaren 30eko greba orokorra aurkezteko agerraldia egin dute

Durangaldeko greba komitea osatzen duten eragileek, hilaren 30eko greba orokorra aurkezteko agerraldia egin dute.

 

ELA, LAB, EHNE, ESK eta CNT sindikatuek, eta Voces de Africa, Bilgune Feminista, Ernai, AHT Gelditu Elkarlana eta Elorrioko Gaztetxeak osatzen dute, besteak beste, komitea. Greba prestatzeko batzarrak deitu dituzte: Durangon, 20an, 19:00etan Pinondon; Elorrion, 21ean, 19:00etan Iturrin. Hilaren 31n manifestazioak egingo dituzte Durangon eta Elorrion, 17:30ean. “Izan dadila alternatiba eraikitzeko prozesuari hauspoa emateko eguna”, esan dute.

 


Adierazi dute azken urteetako erreforma, lege eta murrizketek bi ondorio ekarri dituztela: “Aberatsak gero eta aberatsago izatea eta beharginak pobretzea”. Durangaldean langabezia hirukoiztu dela ohartarazi dute, egoeraren ondorioen artean. Durangoko larrialdi zerbitzuetan dagoen egoera ere kausa beraren ondorio dela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!