Iketz eta San Eloyko beharginak errepidera irten dira "210 lanpostu defendatzera"

Anboto 2013ko api. 14a, 10:15
Iketzetik (Abadiño) San Eloyra (Elorrio) bidea egin zuten zapatuan bi enpresetako beharginek. \"Politika ezberdinak behar ditugu, langileon eskubideotan oinarritutako enplegu politikak, politika sozial duinak eta bazkideen gestio txarra zigortuko duen legedia\", azaldu zuten Abadiñon irakurritako idatzian.

Iketzetik (Abadiño) San Eloyra (Elorrio)  bidea egin zuten atzo bi enpresetako beharginek. "Politika ezberdinak behar ditugu, langileon eskubideotan oinarritutako enplegu politikak, politika sozial duinak eta bazkideen gestio txarra zigortuko duen legedia", azaldu zuten Abadiñon irakurritako idatzian.

 

Errepidera irten ziren zapatuan Iketz eta San Eloyko langileek. Abadiñotik Elorriora arteko ibilbidean "enpresei hilabete biko epea" ematen dietela gogoratu zuten, eta inbertsoreren bat topatu ezean 210 behargin "kale gorrian" gelditu daitezkeela. Langileek azaldu dutenez, "beste behin ere, gure etorkizuna dirudunen eskuetan dago. Erosiko al du inork San Eloy taldea? Hori da burutik kendu ezinik gabiltzan galdera. Herri honetako jauntxoek urte luzeetan langileon kontura txaletak eta BMWak erosi dituzten berdinek, orain bizkarra ematen digute, ez omen da inbertsioak egiteko momentu ona".  

 

Abadiñoko eta Elorrioko udal arduradunei ere hainbat eskaera egin zizkieten. Eguenean Abadiñon langileek aurkeztutako mozioa onartu zuen udalak. Eneko Etxebarria EAJko zinegotziak idatziaren alde bozkatu zuen: "Gure mozioaren alde egin duen neurrian, Etxebarriari bere alderdi barruan eragin dezala eskatzen diogu". Orain aste bi, bilera batean akzioen %18 duen Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu zioten eta beharginek diotenez beraiek ez direla gestoreak erantzun zieten. Batzar horren ildotik zetorren Etxebarriari egindako eskaera.

 

Elorrioren kasuan, mozioa hainbat modutan aurkezten saiatu direla adierazi dute langileek, baina ez dietela kasu txikiena ere egin". Ana Otadui alkateari ondorengo galdera egin zioten: "Gasteizko Parlamentuko kide zara EAJtik, eta Elorrion, zure herrian, enpresa bat hiltzen utzi behar al duzu?".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!