anboto.org

Wikipediaren aplikazioa euskaratu dute Azkue fundazioak eta euskal wikilariek

  Euskara  Bizkaia

Teknologien erabileran euskarak duen presentzia areagotzeko bidean, pauso handia eman dute Azkue fundazioak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak.

Wikipediako softwarea eta OpenStreetmap euskarara itzuli ostean, wikipediaren mugikorretarako aplikazioa euskaratu dute orain. Horrela, telefonotik, gure hizkuntzan ere bilatu ahalko ditugu bertako terminoak. Gainera, aplikazioak hainbat abantaila eskaintzen ditu: hizkuntza ugaritan informatu ahal izatea, egunero argazki esanguratsuena jasotzea, gehien irakurritako artikuluen sailkapena... Aplikazioa Android eta iOS sistemekin erabili ahal da. 

Azkue fundaziokoek beste software batzuk euskaratzeko lanean jarraituko dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa