Eguenean aurkeztuko da Euskaraldia Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 13a, 11:22

Aurkezpena martxoaren 15ean egingo dute 20:00etan.

Berriz Euskaldunagoa gura duzu? lemapean Euskaraldia aurkeztuko dute eguenean, martxoak 15, 20:00etan. Berrizko Kultur Etxe Zaharrean egingo duten aurkezpenean ekimenaren inguruko informazioa jasoko dute herritarrek eta aurrera begirako dinamikaren inguruan jardungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!