anboto.org

47 urteko berriztar bat desagertuta dago eguenetik

  Gizartea  Berriz

Jose Fernando Santos berriztarra desagertuta dago joan den eguenetik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 47 urteko gizonezkoa La Mongiera (Frantzia) eskiatzera irten zen, eta orduz geroztik, familiak ez du bere berririk.

Familiak jakitera eman duenez, Santosek 1,80 zentimetro neurtzen dituen eta 80 inguru pisatzen ditu. Bestalde, eskiatzera Volkswagen transporter beltz batekin irten zela jakitera eman dute.

Norbaitek bere berririk izanez gero Ertzainekin harremanetan jartzeko deia egin dute 944 639 300 telefonora deituta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa