Dendak Baik "inoiz baino indartsuago" ekingo dio aurtengo deskontuen eta eskaintzen kanpainari

Durango

Dendak Baik "Orain gure txanda da" kanpaina garatuko du ekainean zehar, Nafarroako Rural Kutxak lagunduta. Erosketak Durango Txartelagaz egiten dituztenek 5, 10 eta 50 euroko bonifikazioak lortu ahalko dituzte. Urte osorako promozio, deskontu-bono eta eskaintzen kanpaina zer nolakoa den iragarri du merkatarien elkarteak.