"Athletic ia erlijio bat da niretzat, loa kendu didana askotan"

Aitziber Basauri api 12 Zornotza

Lander Zurinaga 'Titin' (Etxebarri, 1952) athleticzalea da, dudarik barik, eta Amorebietaren jarraitzaile fina. Bihotza erdibituta duela aitortu du. Sevillan jokaturiko finala etxean ikusi zuen, eta herrian ospatu ere bai. Orain 20 urte hasi zen motoa atontzen, eta erosi gura izan dioten arren ezergaitik ere ez ei du salduko. “Aduriz ere ibilitakoa da motoan, umetan”, esan du.

"Josteko makinagaz lotura polita izan dut betidanik"

Aitziber Basauri mar 24 Atxondo

Askotariko oihal koloretsuak daude Arantza Rodriguezek Atxondon duen tailer txikian. Batez ere, irakasleentzako amantalak egiteko. Baina giltzatakoak, osagarriak eta haur bilduma sortzeko ere bai. Gehienbat Bilboko eta Gasteizko azoketan saltzen duen arren, eskualdeko azoketan ere parte hartzen du (@hasi.ta.hazi).