Aurkezpena eta ekitaldi instituzionala. Europako Ondarearen Jardunaldien barruan. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak DOCOMOMO plaza ipiniko du. Izena ematea: vocal.comunicacion.bizkaia@coavn.org
Erakusketa.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako erakusketa.
28. edizioa du Bosteko arte garaikide erakusketa ibiltariak. Aurten, Ia zu zinen erakusketa izango du ardatz. Sofia Mendiondo, Hodei Herreros eta Argiñe Ceballos artisten lanak batzen ditu erakusketak; Paula Fuentes da erakusketaren komisarioa. Gaur irekiko ditu ateak erakusketak, 19:00etan, eta urriaren 9ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Ostean, Leioara, Getxora eta Basaurira eramango dute erakusketa.
Urriaren 10ean hasiko dira herriko jai nagusiak, txupinazo egunagaz. Amaitu 19an amaituko dira, su artifizialekin eta Patxikotxu agurtzeagaz batera. Aurten, ekitaldiak herriko auzo guztietara zabaltzeko apustua egin dute udalak eta jai batzordeak.