Magia ikuskizuna Oliver eta Liuba magoen eskutik.
Pello Añorga ipuin kontalaria. 3-5 urteko umeentzako saioa (heldu batek lagunduta), 17:00etan. Sei urtetik gorako umeentzat, 17:45ean.
Helduentzako ipuin kontaketa, Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik.
Antzerkia Olatz Gorrotxategiaren konpainiaren eskutik.
Bertso afaria Miren Amuriza eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu daiteke: 680 116 710.
Durangoko Musika Hamabostaldiaren 34. edizioa aurkeztu dute gaur. Ohi bezala, lau emanaldi egongo dira, eta aurtengoan, guztiak San Agustin kulturgunean izango dira. Sarrerak webgunean, Durangoko Arte eta Historia museoan eta San Agustinen bertan eros daitezke.
Abadiñoko Udalak bat egingo du Abadiñoko Mugimendu Feministak Azaroaren 25erako deitutako mobilizazioarekin.
Gaur ireki ditu ateak Arrigorriagako (Bizkaia) Euskaldun berria aretoan Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak erakusketak; Bosteko erakusketa ibiltariaren parte da. Zornotzan azaroaren 22tik abenduaren 12ra bitartean egongo da ikusgai, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |