350 eurotik 150 eurora bitarteko sariak banatuko dituzte. Inskripzioa ekitaldiaren egunean bertan egin beharko da Ixerbekoan, 08:00etatik 09:30etara.
Hitzaldia eta dastaketa. Juan Manuell Gonzalez Cembellinek Etxaburuko dorrea jantoki moduan erabiliko du garai bateko gastronomiaren gaineko hurbilketa egiteko. Etxaburutarrak nortzuk ziren eta dorretxearen historiari ere errepasoa egingo dio. Dastaketa txikia izango da amaieran. Gerediaga elkarteak antolatutako Ondarearen Jardunaldien barruan.Bi saio egingo dituzte, 10:30ean eta 12:30ean.
Herri Maite Akordeoi Taldearen 35. urteurrena ospatzeko kontzertua.
Gaur irekiko ditu ateak Jaime Vicarioren 'Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza' erakusketak, 18:30ean Durangoko Arte eta Historia museoan egingo den ekitaldian. Vicario 2019an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
Zuzenekoak urriaren 28ko zapatuan izango dira, parkean. Bezperan Aiama eta Akerbeltz taldeak arituko dira.
Urriaren 7tik aurrera zer ikusi eta zer gozatu asko egongo da Durangoko kaleetan. Udalak eta txosnaguneak San Fausto jaietako egitarauaren xehetasun guztiak argitu dituzte. Hemen ekintza bakoitzaren deskripzioa eta ordutegia.
Urriaren 27tik 29ra Abadiñoko Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |