Erakusketa. Perretxiko banderillak probatzeko aukera ere egongo da.
Ibilbide gidatua. Jesus Eguzkiza ‘Eguzki’k Arrazolan zehar egindako ibilbidean garai bateko siniskera, ipuin eta pasadizoak gogoratuko ditu. Trenbidean zehar, azpi geraleku egingo dituzte ibilbidean zehar. Tope tabernan, gaztaina erreak jateko aukera eskainiko da. Gerediaga elkarteak antolatutako Ondarearen Jardunaldien barruan.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna. Urriaren 4ra bitartean eskuratu daiteke sarrera, Errota kultur etxean eta Udal Mediatekan: umeentzako sarrerak bi euro eta nagusientzako bost euro. Lau sarrera hartu daitezke pertsonako: heldu bat eta hioru ume. Aurretik, 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jardunaldiak antolatu dira, Ferialekuan.
Gaur irekiko ditu ateak Jaime Vicarioren 'Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza' erakusketak, 18:30ean Durangoko Arte eta Historia museoan egingo den ekitaldian. Vicario 2019an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |