Emanaldia irailaren 14an izango da, 19:00etan, Abadiñoko Isiotu kultur elkartean. Ane Lindane umoregile bilbotarra ezaguna da umorea egiteko duen "estilo azido eta zorrotzagatik. Bere umorean ohikoak dira kritika soziala, balore feministak eta inkonformismoa topatzea", azaldu dute Isiotuko kideek ohar baten bidez.
Eguenean, 19:30ean, 'Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere' dokumentala proiektatuko dute Otxandioko kultur etxean.
Zornotzako eliza eta ermitak ganbera musika, jazza zein musika barrokoa taularatzeko eszenatoki izango dira zapatu honetatik aurrera. Eleizetan programaren edizio berri hau Zarzuela Errezitalak zabalduko du zapatu honetan bertan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |